NOLA EGIN PROGRAMAZIO DIDAKTIKO PRAKTIKOA LEHEN HEZKUNTZAN ETA HAUR HEZKUNTZAN: PLANAK, PROIEKTUAK ETA PROTOKOLOAK
DESKRIBAPENA
Ikastaro honen helburua programazio didaktikoa antolatzea eta lantzea da. Horretarako ikasteko material ezberdinak sortuko ditugu gero programazioa egin ahal izateko erabiltzeko aukera izango duzuelarik.
Egitura, analisia, behaketa, metodologia desberdinak, koordinazioak, ebaluazioa... landuko dira hezkuntza inklusibo eta kalitatezkoaren ildoei jarraituz.
Beraz, aniztasuna, LOMLOEk dakartzan aldaketak eta Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalak (DUA) ezartzen dituen oinarriak izango ditu jomugak.
Beraz, aniztasuna, LOMLOEk dakartzan aldaketak eta Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalak (DUA) ezartzen dituen oinarriak izango ditu jomugak.
Ikastaro honen bidez,
- LOMLOEren oinarriak, horrek dakartzan aldaketak eta programazioan modu praktikoan nola islatu ikusiko dugu.
- Programazio batek izan behar dituen atalak errepasatuko ditugu, zertan oinarritzen diren eta nola egokitzen diren ikasgelako errealitatera kontuan hartuz.
- Programazioa DUAk (Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala) ezartzen dituen ildoen arabera landuko dugu, eta ikasteko, adierazteko, komunikatzeko eta parte hartzeko erritmoei eta moduei erantzungo dien programazio inklusibora hurbilduko gara.
- Hainbat plan, proiektu eta protokolo ikusiko ditugu: helburuak, noiz eta nola erabili, eta jardueren eta ekintzen adibideak.
- Ebaluazio inklusiboan murgilduko gara, tresnak partekatuz, IKTen bidezko ebaluazioa eginez, guztiontzako ebaluazioa eginez...
- Ikastaroa amaitzeko, aurkibide bat egingo dugu programazioaren hezurdura finkatuz.
- ESTRATEGIAK ETA PROGRAMAZIO DIDAKTIKO BATEN ANTOLAKETA LOMLOE-REKIN
- PROGRAMAREN HEZURDURA: aniztasuna, metodologiak, denborazko espazio-baliabideen antolaketa, materialak, curriculumak...
- PLANAK, PROIEKTUAK ETA PROTOKOLOAK
- EBALUAZIO INKLUSIBOA: tresnak, adibideak, IKTak, egokitzapenak...
- AZKEN LANA: programazio didaktikoaren egitura eta antolamendua.
Zuzendaritza: Naroa García
Director:
Iciar Alfonso
Impartidores:
Guillermo Alcalde Bezhold
Iciar Alfonso Farnós
María Rodríguez Velasco
Directora:
Mª Elvira González Aguado